Zaldunbordako proiektuari aurre egiteko hartutako konpromisoak betetzeko eskatu diote udal gobernuari
Aurreko urteko Osoko Bilkuran udal gobernuak hartutako konpromisoak betetzea exijitu du Elkarrekin-Podemos Ezker Anitzak. «Berdin du Hondarribiko Udalak erantzunik ematen ez badu ere, konpromisoak bete behar dira eta gure taldea laguntzeko prest dago».
Joan den larunbatean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) baliogabetzeko hartutako erabakiaren gaineko irakurketa egin du gaur Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak taldeak. «Baikor» baloratu dute erabakia, eta eskaera zuzena egin diote Irungo udal gobernuari: Zaldunbordako proiektuari aurre egiteko hartutako konpromisoak betetzea.
«Zorionez EAEko Justizia Auzitegi Gorenak planaren azpian dagoen zikinkeria guztia ikusi du eta proiektua geldiarazteko epaia eman du. Justiziak eta herriak argi dute horrela ezin dela jokatu», diote amorruz. Era berean, Irungo udal gobernuari eskatu diote aurreko urteko Osoko Bilkuran onartutako mozioan jasotako konpromisoak betetzea. «Berdin du Hondarribiko Udalak erantzunik ematen ez badu ere, konpromisoak bete behar dira eta gure taldea laguntzeko prest dago». Zaldunbordako proiektuari «denon artean» aurre egiteko garrantzia nabarmendu dute, «merkataritzari egingo dion kalteak eta gure eskualdea gainditu eta lurralde osoari eragingo baitio».