Astelehenean zabalduko du CBA liburutegiak ikasketa gela
Edukiera mugatuarekin hartuko du martxa liburutegiak, «babes neurriak eta distantzia errespetatuz». Babes maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Datorren astelehenetik (hilak 22) aurrera, CBA liburutegiko ikasketa gela erabilgarri izango da. Halere, edukiera mugatuarekin hartuko du martxa liburutegiak, «babes neurriak eta distantzia errespetatuz». Astelehenetik ostiralera zabalduko dute aretoa, 9:00etatik 13:00etara eta 16:0e0tatik 19:00etara. Une oro maskararen erabilera derrigorrezkoa izango dela azaldu du udalak.
Bi txandatan banatuko dituzte erabiltzaileak: goiz edo arratsaldekoan. Erabiltzaile bakoitzak txanda bat erreserbatzeko eskubidea izango du. . Aretoa erabili ahal izateko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, 943 50 54 21 telefono zenbakian.