Igandean, Irun eta Hendaia arteko bidea zabalik
Igandetik aurrera Bidasoaren alde bateko eta besteko euskal herritarrek lanerako ez den bestelako gauzetarako ere zeharkatu ahal izango dute muga politikoa.
Datorren igandean (hilak 21) aurreikusi du Espainiako Gobernuak Irun eta Hendaia arteko bidea zabaltzea. Hala, Bidasoaren alde bateko eta besteko euskal herritarrek lanerako ez den bestelako gauzetarako ere zeharkatu ahal izango dute Behobia edo Santiagoko muga politikoa.
Albistearen harira, Jose Antonio Santanok balorazioa egin berri du. «Bidasoan espero genuen albistea izan da. Aspalditik ohitu gara mugarik gabe bizitzea, eta itxita egoteak pertsonen arteko harremanak mugatu ditu eta gure ekonomikoan kalteak eragin. Irekierak normaltasun horretara pixkanaka itzultzea ekarriko du». Bide batez, muga ireki ala ez, segurtasun eta osasun neurri guztiak kontuan hartzeko deia egin du alkateak.