300dik gora emailek dagoeneko izena eman dute
Leuzemiari aurre egiteko Bikendi Aizpioleak hezur-muin emaile bat behar du. BATek herritarrei egindako eskaerak sekulako erantzuna izan du, berehalakoa.
Bikendi Aizpiolearen gaixotasunari aurre egiteko BATek abiatutako eskaerak sekulako erantzuna izan du. Epe oso laburrean (astebetean), 300dik gora herritarrek hezur-muin emaile egiteko izena eman dute. «Bidasoan 300 baino gehiago izan dira, eta badakigu kanpoan ere mugimendu handia egon dela», diote BATeko iturriek.
Orain, emaile guztiek Eguzkitza BHI eskolatik pasa beharko dute, odol probak egiteko. Hilaren 17 eta 23an bertaratu beharko dira, hamar laguneko taldeetan banaturik. Bide batez, eskola eskertu du klubak, bereziki Aitziber Gomez zuzendaria, bertako ikasle Aizpiolearen alde egindakoagatik. 15 minutuko azalpen baten ostean, odola aterako dietela azaldu du klubak, eta ondoren, hezur-muin emaileen bankura pasako dituztela.
BATeko iturrien arabera, guraso eta senideak ere oso pozika agertu dira herritarrek emandako erantzunarekin.
Emaile bilaketa prozesuarekin jarraitzeko asmoa du BATek. Hala, esteka honetan emaile egiteko izena eman daiteke.