Anakako argiztapena berritzen hasi da udala
Embajador Aristegi kalean, Ipartxiki parkean eta Puiana kalean egingo dituzte lanak. Horretarako, 211.746,21 euroko aurrekontua du udalak.
Anaka auzoko argiztapena hobetzeko lanekin hasi berri da udala. ehazki, Embajador Aristegi, Ipartxiki parkea eta Ospitale eta Puiana kalean hasi dituzte obrak. LED argiztapen sistema jarriko dute, «eraginkortasunean irabazteko». Obra guztirako, orotara, 211.746,21 euroko aurrekontua du udalak. Obrak berriz, Loyola Norte enpresaren esku dago.
Embajador Aristegin egungo zutabeak beste handiago batzuengatik aldatzeko asmoa dute. Partxiki parkean egungo argiztapena kenduko dute, eta espazio berean proiektore moduko batzuk jarriko dituzte. Amaitzeko, Puiana kalean, argi zutabeen arteko distantzia murriztuko dute (egun 30 metrokoa da), kaleko bi aldeetan.