20.000 etxebizitzek udal aldizkariaren azken zenbakia jasoko dute
Aldizkari fisikoaz gain, online bidez ere irakurtzeko aukera eskainiko dute.
Datozen egunotan helduko da udal aldizkariaren 91. zenbakia Irungo etxeetara. 20.000 etxebizitza baino gehiagotan banatuko dutela iragarri berri du udalak.
Azken zenbaki honetan, COVID 19aren osasun krisiaren gaineko informazioa bildu dute; orain arte hartutako neurriak, gomendioak, pizgarri ekonomikoak, aurreikusitako irekierak, jaietarako momentuz antolatutako egitaraua…
Etxean jasotzeaz gain, online bidez ere irakurtzeko aukera izango da, esteka honetan.