Zenbait ikasgela zabalduko ditu liburutegiak astelehenean
Denera hamalau ikasgela irekiko ditu, goiz eta arratsaldez, eta horien erabilpenerako aldez aurretiko hitzordua ezinbestekoa izango da.
Hamalau ikasgela zabalduko ditu Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak astelehenetik aurrera, Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak jakinarazi duenez. Aurretiko hitzordua hartu beharko dute erabiltzaileek, eta bi txanda ezarriko dira, bata goizez eta bestea arratsaldez. Komunak itxita mantenduko direla ere adierazi du zinegotziak.
Bestalde, hemendik aurrera itzulitako maileguak astebetez berrogeialdian jarriko direla ezagutarazi du Silanesek, eta ez hamabost egunez orain arte egin bezala.