Hiriko eremu publikoak, asteburutik aurrera zabalik
Bihar zabalduko dituzte berriro aire zabaleko pilotalekuak, Santiagoko skate parkea, Anzarango tenis pista eta zakurrentzako parkeak.

Irungo eremu publikoak ere pixkanaka normaltasuna itzultzen hasiko dira datozen egunetan. Udalak jakinarazi berri duenez, asteburuan erabilgarri egongo dira ia hiru hilabetez ateak itxi dituzten zenbait zerbitzu. Hala, Santiagoko skate parkea, aire zabaleko pilotalekuak, Uranzuko pilotaleku txikia, Anzarango tenis pista eta zakurrentzako parkeak irekiko dituzte bihar (hilak 13). Halere, segurtasun neurri guztiak bete beharko direla zehaztu dute udaleko iturriek.