[Galeria] Ia hiru hilabeteren ondoren, uretan dira berriz ere traineruak
Itxialdia hasi zenetik lehorrean egon eta gero, arintzearen 3. fasearekin batera entrenamenduei ekin diete berriro Hondarribiko arraunlariek.
Larrialdi egoerak lehorrean utzi zituen traineruak orain dela ia hiru hilabete. Arintzearen 3. fasea hastearekin batera lortu dute berriz ere itsasoratzea, eta euriaren gainetik, entrenatzeari ekin diote berriro Hondarribia Arraun Elkarteko kirolariek. Berriro itsasoratzeko gogoz, pixkanaka erritmoa hartzen hasi dira Hondarribiko arraunlariak. Izan ere, uztaila hasieran ligari hasiera ematea aurreikusi dute, eta horretarako prest egotea ezinbestekoa dute.
HITZA-k argazki bilduma osatu zuen atzo (osteguna) emakumeen eta gizonen A eta B traineuriekin. Horiexek dira arratsaldeak utzitako argazkiak.