Patxi Ruizen alde, San Juan plazara
Azken mobilizazioetan bezalaxe, San Juan plazan bilduko dira herritarrak, 20:00etan.
San Juan plazan bilduko dira berriro. Gaur (hilak 10) ere Patxi Ruiz euskal presoarekin elkartasunez elkarretaratuko dira irundarrak. Azken mobilizazioetan bezalaxe, San Juan plazan biltzera deitu ditu herritarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. 20:00etan elkartuko dira.
Gaur hilabete eta egun bat bete du euskal preso nafarrak gose greban. BERRIaren azken informazioaren arabera, larri baina egonkor dago Ruiz.

