Jaizkibelgo mendi martxa antimilitaristarekin bat egin du Abotsanitzek
Militarrik gabeko Jaizkibel aldarrikatuko dute mugimendu ezberdinek igandean. Lezoko Gurutze Santua plazatik abiatuko dira parte hartzaileak, 10:00etan.
Jaizkibel mendia militarrez hustu dadin eskatuko dute aurten berriz ere kolektibo ezberdinek hilaren 14ean, igandearekin. Abotsanitzek deialdiarekin bat egin du, eta mendi martxa antimilitaristan parte hartzera gonbidatu ditu hondarribiarrak. Gastu militarrak behar sozialetara lelopean, Lezoko Gurutze Santuaren plazatik abiatuko da mendi martxa, 10:00etan.