7,6 milioi euroko kreditu aldaketa proposatuko du bihar EAJren udal gobernuak
Bihar biltzekoa den Ogasun Batzordean aurkeztuko du gobernu taldeak proposamena, eta onartuz gero, hilaren 18ko osoko bilkuran bozkatuko du udalbatzak.
7.640.797 euroko kreditu modifikazioa proposatuko du biharko Ogasun Batzordean EAJk osatutako gobernu taldeak. Batzordeak proposamena onartuz gero, hilaren 18ko osoko bilkuran bozkatuko luke kreditu aldaketa udalbatzak. Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak azaldutakoaren arabera, “alor soziala lehenestea” bilatzen du kreditu aldaketak, baita “sustapen ekonomikoa” ere.
Kreditu aldaketa baliatuz ondoko proposamenak egin ditu udal gobernuak:
- Gizarte larrialdietarako laguntzarako (GLL) 450.000 euro.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzurako 293.000 euro.
- Familia laguntzetarako 100.000 euro.
- Hirigintza eta zerbitzu teknikoetarako ia sei milioi euro.
- Bide publikoak hobetzeko ia 2,7 milioi euro.
- Saindu gaztelekua berritzeko 500.000 euro.
- San Nikolas pasabidea berritzeko 370.000 euro.
- Mendelu Eskapatxulo plan berezirako 120.000 euro.
- Eskailera mekanikoak konpontzeko 100.000 euro.
- Hondarribiko kirol klubak laguntzeko 257.000 euro.
- Diru sail ezberdinak seinaleztapena eta parkimetroak mantentzeko.