Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bederatzigarren Pechakucha edizioa, etxetik

Aurtengo topaketa online bidez egitea erabaki dute, antolatzaileen arabera, «KREA Bidasoa topaketaren esparruan ezin baita egin».

Iazko edizioaren aurkezpeneko irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia,Irun
2020/06/10

Bidasoa Bizirik-ek Pechakucha edizio berri bat antolatu du, baina bederatzigarren hau modu berezian egingo dutela iragarri berri dute. Hondarribiko zein Irungo Udalekin elkarlanean, online bidez egitea erabaki dute, antolatzaileen arabera, «KREA Bidasoa topaketaren esparruan ezin baita egin». Hala, online bidez egingo dute aurtengoa. «Bidasoaldeko pertsonak garatzen ari diren proiektu sortzaile eta berritzaileak ezagutzeko aukera bat da», adierazi du Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak. 

Topaketa hurrengo ostegunean (hilak 18) izango da, eta ordenagailutik edo telefono mugikorretik jarraitzeko aukera izango da (17:00etatik aurrera). Formatua sinplea izango dela azaldu dute antolatzaileek, ondorengo ideian oinarritu dute: 20 irudi x 20 segundo. Hau da, partaide bakoitzak 20 irudi proposatuko ditu (20 segundoz proiektatuko dituzte), eta horietan oinarrituta egingo dute aurkezpena. «Formatu horrek aurkezpen erakargarriak, laburrak eta, oro har, dibertigarriak eskaintzen ditu. Gainera, beren lana jendaurrean erakutsi nahi duten baina komunikabide masiboetarako sarbiderik ez duten pertsonentzako aukera bat da. Plataforma ezin hobea da», gehitu du Paezek.

Izena emateko epea jada zabalik dagoela azaldu dute Bidasoa Bizirik-eko iturriek, esteka honetan.

Lehen webinarra
Bestalde, biharko (hilak 11), Bidasoa Bizirik-ek lehen webinarra antolatu duela iragarri dute, «sormen sektoreari buruzkoa». 16:00etatik aurrera, eskualdeko sormen industrietan eta horren lotutako sektore ekonomikoetan zuzenean eta zeharka lan egiten duten hainbat artista, profesional eta enpresa elkartuko dira, euren esperientziak elkarbanatzeko. Biharkoan, Branding, moda, ikus-entzunezkoak, bideojokoak edota diseinuaren munduko enpresek hartuko dute parte, eta ondoren, mahai inguru bat izango da. «Aukera paregabea da Euskadiko hainbat tokitako enpresak eta ekintzaileak harremanetan jartzeko, elkar ezagutzeko eta lankidetzako proiektuak sortzeko» azaldu du Maria Serrano Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak. Webinarrean parte hartu ahal izateko, hemen izena eman beharko da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.