«Udalekuak eskaintzeko ahalegina egitea eskatzen diogu udal gobernuari»
Udalak udalekuak eta Solas Jolas programa bertan behera zuteko erabakiaren gainean aritu da EAJ udal taldea.
Irungo EAJ taldeak udarako udaleku irekien gaineko hausnarketa elkarbanatu nahi izan du irundarrekin, udalak bertan behera uzteko hartutako erabakiaren harira. «Krisi ekonomiko eta sozial baten erdian gaude, eta familia askok, hainbat arrazoi direla medio, familia eta lana ezin dituzte behar bezala uztartu. Horregatik, Irungo Udalak egoera horri erantzutea ezinbestekoa iruditzen zaigu, betiere pertsonen segurtasuna eta osasuna lehenetsiz», adierazi du taldeko bozeramaile Xabier Iridoyk.
Gogoratu nahi izan dutenez, joan den astean Osasun Sailaren eta Osasun Ministerioaren oniritziarekin, Eusko Jaurlaritzak eguneko haur udalekuak %5eko edukierarekin baimendu dituzte. Errealitate horren aurrean, udal gobernuari eskatu diote Solas Jolas programa eta udalekuak berriro martxan jartzeko aukera aztertzea, «Irungo familiek eta haurrek hala behar eta merezi dutelako». Amaitzeko, taldearen laguntza eta lankidetza eskaintzeaz gain, «udal gobernuari udalekuak uztailean eta abuztuan eskaintzeko ahalegina egin dezala» eskatu diote.