Sanmartzialetako Marlaxkaren xake jaialdia, bertan behera
Hondarribiko klubak argudiatu du parte hartzaileen eta ingurukoen segurtasuna bermatzea «ezinezkoa» izango dela.
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak azken orduko erabakia hartu du, aurtengo sanmartzialetan ez da Irun Hiriaren II. Xake Jaialdirik egongo. Bertan behera uztea erabaki berri du klubak: «uste dugu ezinezkoa dela aurten ere jaialdi polit hau antolatzea, ezin baitie parte hartzaileei, haien laguntzaileei edo, oro har, jendeari bermatu egungo egoera epidemiologiko horrek eskatzen dituen baldintza higieniko sanitarioak», diote zuzendaritza batzordeko kideek. Beraz, 2021ra arte itxaron beharko dute hiriko xake zaleek.