'Bezeroetan adituak' izeneko ikastaroa eskainiko diete Irungo merkatariei, doan
Bezeroekin harremana estutzeko gakoak eta erremintak irakatsiko ditu Nere Urkola psikologoak. Hiru saio egingo dituzte, lehena ostegunean (hilak 11).
Irungo Udalak, Irun Aurrera talka planaren barruan, hiriko merkatarientzako ikastaro berri bat antolatu du, doakoa. Hiru eguneko ikastaroa eskainiko du Nerea Urkola psikologoak, ostegunean (hilak 11), Bezeroetan adituak izenekoa. Helburua, bezero eta saltzaileen arteko harremana estutzea da, eta horretarako gakoak eta erremintak irakatsiko dituzte.
Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Lehenengoa (ostegunekoa) 11:30etik 15:30era bitarte luzatuko dute. Bigarrena hilaren 19an egingo dute; hirugarrena aldiz, hilaren 25ean. Guztira, 12 plaza izango dira. Izena emateko, lotura honetara jo beharko da, eta informazio eta xehetasun gehiago, 943 50 96 00 telefono zenbakian eskuragarri dago.