Irunbus-ek eserleku guztiak berreskuratu ditu
3. faseari esker, orain arte erabilgarri egon ez diren eserlekuak ere erabil daitezke. Zutik ordea, metro koadro bakoitzeko bi lagun joan daitezke.
3. fasearekin batera, Irunbus autobus zerbitzuak normaltasunerako bidean pausu berri eman du. Izan ere, gaurtik (hilak 8) aurrera, autobusetako eserleku guztiak erabil daitezke, ia bi hilabetez plaza kopurua mugatua egon ostean. Halere, autobus barruan oraindik ez dute %100eko edukiera baimendu, eta zutik joateko zenbait murrizketa izango dira.
Metro koadro bakoitzean bi lagun joan daitezke zutik, eta bien artean ahalik eta distantzia handiena mantentzeko gomendioa eman dute. Bide batez gogoratu dute maskara eramatea derrigorrezkoa izaten jarraituko duela, eta Mugi txartelarekin soilik ahalko dela ordaindu (ateko atetik sartu beharko da).