Haur zein gurasoei begirako tailer berri bat antolatu dute Haurtxokoek, online bidez
Datorren ostegunean (hilak 11), diziplina positiboaren gainean arituko dira ordubetez. Zoom aplikazioan eskainiko dute tailerra.
Datorren ostegunean (hilak 11), etxeko sofatik arratsalde entretenigarri bezain hezitzaile bat pasatzeko aukera eskainiko diete hiriko txiki eta haien gurasoei. Izan ere, diziplina positiboaren gaineko tailerra eskainiko dute Zoom aplikazioa baliatuz, 17:30ean.
Egunerokotasunean familientzako baliagarriak izango diren erremintak irakatsiko dituzte. Emozioen, haserrearen edota jarrera positiboen inguruan arituko dira guraso eta haurrekin batera. Ordubeteko iraupena izango du tailerrak. Izen emateak, helbide honetara idatziz egin beharko dira.