[Galeria] Elkartasunaren Zuhaitza landatu dute, «Artiako Ondare Berdearen balioa nabarmentzeko»
Juan Thalamas Labandibar kaleko zuhaitzen mozteka ekiditeko borrokak ez du etenik. Larunbatean «ekintza sinboliko bat» egin zuten auzotarrek.
Irungo Udalak moztu nahi dituen ezkien aurrean landatu berri dute Artiako Lagunek Elkartasunaren Zuhaitza, «ekintza sinboliko bat» egin zuten auzokideek joan den larunbatean Arenas Carrillo autobus geltokiaren atzekaldean. Landaketarako, Donostiako Haritzalde elkarteak emandako haritza bat erabili zuten, eta lurra aldiz, Aiako Harriko, eta Aldatsa, Xixare eta Lurraren Orena barazte kooperatiboek ekarri zuten. Landaketaren ostean, dantzari baten agurra dantzatu zuen.
Arratsaldean aldiz, Denboraren Kapsula lurperatu zuten auzotarrek. Bertan, auzoko ezkien kontserbazioarekin lotutako dokumentuak eta objektuak jaso dituzte, «orainaren lekuko bat gerorako uzteko». Kapsula, 2040ko ekainaren 5ean irekiko dute.
Ekitaldi osoa «Artiako Ondare Berdearen balioa nabarmentzeko ekintza» dela nabarmendu zuten larunbatekoan, Juan Thalamas Labandibar/GI-636 kalean 102 zuhaitzen mozketa ekiditeko asmoa duena. Hona larunbateko zenbait irudi: