Euskaltegiko uztaileko ikastaro trinkoan izena eman daiteke gaurtik aurrera
Gaurtik ostiralera bitartean eman ahal izango dute izena interesdunek, telefonoz edo Internet bidez.
Hondarribiko Udal Euskaltegiak gaur zabaldu du uztaileko ikastaro trinkorako izen emate epea. Interesdunek ostiralera arteko epea izango dute matrikula burutzeko, eta Internet edo 943641216 telefono zenbakira deituta egin dezakete, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00tara eta 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko posta elektronikoa ahalbidetu du euskaltegiak.