Askotariko aldarrikapenekin apaindu dute Zabaltza plazako kioskoa
Gure Esku Dagok deituta, mobilizazio berezia egin zuten atzo, «ekintza sinboliko bat». Herritar bakoitzak etxean idatzitako aldarrikapenekin bete zuten kioskoa.
Atzo (hilak 7) irundarrek Zabaltza plazako kioskoa aldarrikapenez bete zuten. Izan ere, Gure Esku Dagok deituta, mobilizazio berezia egin zuten, «ekintza sinboliko bat». Herritar bakoitzak etxean idatzitako aldarrikapenekin apaindu zuten kioskoa, dozenaka kartoi jaso zituzten bertan. Euskara, osasun publikoa, feminismoa, erabakitzeko eskubidea… Aldarrikapen guztiek txoko bat izan zuten. Pilaketak ekiditeko asmoz, hiru orduko ekintza izan zen, 11:00etatik 14:00etara bitarte luzatu zuten.