Itzulera data atzeratu du enegarranez Vueling konpainiak
Uztailaren hasierarako berreskuratuko zuela Hondarribia eta Bartzelona arteko zerbitzua ezagutarazi zuen aire konpainiak maiatza erdialdean, hala ere, uztailaren 13rako finkatu du data berria azkenean.
Vueling aire konpainiak Hondarribiko aireportura itzultzeko data atzeratu du, beste behin, eta uztailaren 13rako finkatu du Bartzelonako hegaldiak berreskuratzeko data berria. Konpainiak zabaldutako informazioen arabera, uztailaren 1ean aurreikusita zuen bertako hegaldi komertzialei berriz ere ekitea, baina hori atzeratzea erabaki du bosgarrenez.
Osasun larrialdi egoerarekin batera eten zituzten Air Nostrumek eta Vueling-ek Hondarribiko hegaldi komertzial guztiak martxo erdialdean. Geroztik, hegaldiak berreskuratzeko data ezberdinak finkatu dituzten arren, hegaldirik gabe segitzen du Hondarribiko pistak.