Astelehenetik aurrera kaleko eserlekuak erabil daitezke
Esertzeko debekua kendu arren, distantzia neurria mantentzea beharrezkoa izango da, baita ere higiene neurriak betetzea.
Astelehenetik aurrera kaleko eserlekuak berriro erabil daitezke, 3. faseak hala baimenduta. Azken hiru hilabeteotan herritarrek ez dute erabiltzeko aukerarik izan, COVID 19aren osasun larrialdiari aurre egiteko hartutako neurriek behartuta.
Esertzeko debekua kendu arren, distantzia neurria mantentzea beharrezkoa dela gogoratu dute udaletik, baita ere higiene neurriak betetzea. Hori bermatzeko, zenbait pegatina jarri dituzte kaleko eserlekuetan, neurri guztiak gogorarazteko.