Muliateko haur parkeko zorua berritzeari ekingo diote astelehenean
Parkeko zoruaren zati bat egoera txarrean dagoela argudiatuta erabaki du udalak egokitzapen lanak egitea.
Zorua aldatzea erabaki du udalak, eta hilaren 8tik bukaerara arte luzatzea aurreikusi dute. Hondarribiko Udaleko Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera Muliateko haur parkeko zorua aldatzeari ekingo diote. Zati handi bat egoera txarrean dagoela-eta erabaki dute egokitzapen lanak egitea. Hil honen bukaerara bitartean luzatzea aurreikusi dute.

