Hirira iritsi berri diren haurrek doako euskara klaseak jasoko dituzte
Udagiro programan dagoneko izena eman daitekeela iragarri du Irungo Udaleko Euskara sailak. Ekainaren 17ra bitarte luzatuko dute epea.
Irunera etorri berri diren haurrek euskara ikasteko aukera paregabea izango du datorren udan. Izan ere, Irungo Udalak beste urte batez Udagiro doako programa martxan jarriko du. Bi txandatan banatuko dute udako ikastaroa: alde batetik, uztailaren 3tik 24ra eta bestetik abuztuaren 3tik 24ara. Euskaltegiko klaseetan bezalaxe, osasun agintariek ezarritako neurri guztiak beteko direla zehaztu dute.
Programan parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte haurrek: 2018-2019 edo 2019-2020 ikasturteetan Irunera iritsitakoak izatea edo hiriko ikastetxeren batean eskolatuta egonda LHko 5. eta 6. mailak gaindituak izatea edo DBHko ikaslea izatea.
Dagoeneko Udagiro programan izena emateko epea zabalik da, hilaren 17ra bitarte. Esteka honetan egin daiteke.