Bihartik aurrera eska daitezke talka planak enpresa guztiei zabaldutako diru-laguntzak
'Itxeki Hondarribia!' diru-laguntza programaren irizpide aldaketaren ondorioz enpresa guztietara iristeko itxaropena du udalak.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak irizpide aldaketen berri eman ondoren, bihartik aurrera eska daitezke Itxeki Hondarribia! talka planak enpresari eta komertzio guztiei zabaldutako diru-laguntzak. Eskaerak Hondarribiko Udalaren webgunearen bitartez edota BAZen bertan aurkez daitezke bihartik hilaren 29ra bitartean.
Unibertsaltasuna galdu zuela argudiatuta, Amuitz merkatarien elkarteko eta Abotsanitzeko ordezkarien kritikak jaso zituen udalak onartutako talka planak. Hortaz, irizpide aldaketa onartzea erabaki zuen tokiko gobernuak, tartean, hamar langile baino gutxiagoko enpresen muga indargabetu, edota helbide fiskala Hondarribian izan ez arren, jarduera ekonomikoa herrian gauzatzen dutenei bidea ireki.