Gaur ere Patxi Ruiz euskal presoari babesa adieraziko diote Irunen
Azken asteotako mobilizazioei jarraipena emango diete irundarrek gaur San Juan plazan. 20:00etan elkartuko dira.
Ekainean Patxi Ruiz euskal presoaren alde egindako elkarretaratzea bateko irudia. Gaur (hilak 3) ere mobilizatzera deitu ditu irundarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Beste behin Patxi Ruiz euskal presoarekin elkartasunez elkarretaratuko dira, San Juan plazan, 20:00etan.
Gaurkoa 24. eguna du Ruizek gose greban; aurretik hamabi egun pasatu ditu egarri greba egiten.

