Iazko Amua jaialdian grabatutako 'Mahe' kantaren zuzenekoa plazaratu du Marmokak
Sarrerako abesti instrumentala da 'Mahe', eta zuzeneko audioa BioQuest Studios marka australiarraren irudiekin osatu du talde hondarribiarrak.
2019.urteko Amua jaialdian grabatutako Mahe abestiaren zuzeneko audioa musikazaleekin partekatu nahi izan du Marmoka taldeak. Partaideek azaldu dutenaren arabera, “sarrera moduko kanta instrumentala da, urpeko sentsazioak eta psikodelian oinarritua, non inprobisazioa den nagusi”. BioQuest Studios marka australiarraren irudiak baliatu ditu ikus-entzunezkoa osatzeko. Teknikariek, antolatzaileek eta bertaratu zirenei eskerrak eman dizkie talde hondarribiarrak. Ondokoa da Mahe abestiaren zuzenekoa: