Luis Marianoko turismo bulegoa, ostiraletik zabalik
Udako ohiko ordutegian bisitatu daiteke bulegoa. Higiene eta segurtasun neurri guztiak betetzeko baliabideak eskuragarri izango dira.
Udalak jakinarazi berri duenez, Luis Mariano lorategiko turismo bulegoa ere prest dago normaltasun berrira itzultzeko. Ostiralean (hilak 5) zabalduko ditu berriro ateak, konfinamenduak iraun bitartean geldirik egon ostean. Bestelako udal zerbitzuetan bezalaxe, higiene eta segurtasun neurri guztiak betetzeko beharrezko baliabideak eskuragarri izango dira.
Honako ordutegian bisita daiteke bulegoa: ekainaren 5etik 30era (asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara eta astelehenetan 15:30etik 19:00etara) eta uztailaren 2tik irailaren 15era bitarte (astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:30era eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara).
Irunvi ere martxan
Normaltasunera itzultzen hasi den beste zerbitzu bat Irunviren bulegoa izan da. Gaurtik (hilak 2) aurrera, aurrez aurreko arreta emango dute, baina aldez aurreko hitzordua hartu beharko da. 943 50 57 20 telefono zenbakia eta helbide hau baliatu daitezke horretarako. Bulegoaren ordutegia, honakoa: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era. Bestela, telefonoz ere kontsulta egin daiteke, astelehenetik osteguenra, 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Ostiralean aldiz, soilik goizez egin daiteke.