Lapurriturri informazio gunea, prest udarako
Larunbatetik (hilak 6) aurrera, Aiako Harria parke naturaleko Lapurriturri informazio guneak ohiko eskaintza berreskuratuko du.
Larunbatetik (hilak 6) aurrera, Aiako Harria parke naturaleko Lapurriturri informazio gunea normaltasunera itzuliko da. Konfinamenduan zehar geldirik egon ostean, ohiko zerbitzuak berreskuratuko dute urriaren 31era bitarte.
Informazio gunean ematen duten zuzeneko arretan eta jarduera guztietan higiene eta segurtasun neurri guztiak beteko dituztela zehaztu dute udaleko iturriek. Taldeak, gehienez, hogei lagunekoak izango dira. Ordutegia, ondorengoa izango da: larunbat, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara.
Datozen aste eta hilabeteei begira, askotariko txangoak antolatu dituzte. Gotorlekuak, narrastiak, meatzaritza, izarrak, orientazio martxak, marrazketa saioak… Izen emateak txangoaren aurreko astean zabalduko dituzte.