Musika eta dantza eskolak bihar irekiko du datorren ikasturterako izen emate epea
Laguntza, orientazioa edota zalantzak argitzeko beharra duten herritarrei arreta emateko ere bertan egongo direla gogorarazi dute musika eta dantza eskolako arduradunek.
Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak (HMDE) bihar ekingo dio 2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpainari. Hortaz, laguntza, orientazioa edota zalantzak argitzeko beharrean dauden herritarrei ere arreta emango dietela argitu dute hezkuntza zentroko arduradunek.
Gogora ekarri dutenez, ondokoak dira musika eta dantza eskolan irakatsitako diziplinak: Musika goiztiarra, Musika Hizkuntza, Ahots Teknika, Dantza Klasikoa, Euskal dantza, Biolina, Biolontxeloa, Gitarra, Pianoa, Akordeoia, Trikitixa, Perkusioa, Txistua, Flauta, Klarinetea, Tronpeta, Tronboia eta Saxofoia.
Zentroarekin harremanetan jartzeko interesa duten lagunek 699547881 edo 696107177 telefono zenbakietan edota ondoko posta elektronikoaren bitartez egin dezakete.