Aurten ere EHUko udako ikastaroetan parte hartuko du Oiasso museoak
Iberiar penintsulak erromatarren garaian zituen harrizko baliabideak aztertuko ditu ikastaroak. Gordailuan eta Oiasso museoan eskainiko dute.
Aurten ere Irungo Oiasso Erromatar Museoak EHUko udako ikastaroetan parte hartuko du. Hala, Marmoiezko inperioa. Harri apaingarriak eta harrobiak iberiar penintsulan erromatarren garaian izeneko ikastaroa museoan eta hiriko Gordailuan eskainiko dute. Larrialdi egoeragatik, udako ikastaroa irailaren 30era eta urriaren 1 eta 23ra atzeratu behar izan dutela gogoratu dute antolatzaileek.
Ikastaroak iberiar penintsulak erromatarren garian zituen harrizko baliabideak aztertuko ditu, eta horretarako, harri apaingarri adierazgarrienak ekoizteko ziklo oso bat landuko dute. Izena emateko epea jada zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Esteka honetan informazio eta xehetasun guztiak jaso dituzte.