Tokiko ekonomia sustatzeko TAO langileak kontratatzeko galdegin du PSE-EEk
Kontratatazio publikoak egin dezan eskatu dio EAJren Udal Gobernuari eta aparkalekuetako langileez gain, hondartzaren erabilera segurua bermatzen duten beharginak kontratatzeko ere galdegin du talde sozialistak.
COVID-19 gaitzak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko, hamar TAO langile eta hondartza segurtasunez erabiltzeko pertsonala kontrata dezan galdegin dio PSE-EEren Udal Taldeak EAJren Udal Gobernuari. Tokiko ekonomia bultzatzeko “kontratazio publikoa ezinbestekoa” dela iritzi dio Iosu Alvarez bozeramaile sozialistak.
Udako denboraldian TAO zerbitzua kontrolatzeko hamar langile kontratzea aurreikusita zuen Hondarribiko Udalak 2020. urteko aurrekontuetan. Koronabirusaren krisiak, ordea, TAO zerbitzua etetera eraman zuen udala, eta beraz, kontratazioak atzeratzera. Hala ere, gaur eman du aditzera Maria Serrano zinegotziak hilaren 8tik aurrera berriz ere ordainpeko guneak izango direla herrian.
Hondartzari dagokionez, turistek eta bertako erabiltzaileek “osasun gomendio guztiak” betetzeko ardura duten behin-behineko langileak kontratatzeko eskatu du Alvarezek komunikatuan.