Hilaren 8an abiatuko dute berriz ere TAO zerbitzua
Benta, Portua, Foru kalea eta Ramon Iribarren ibilbideaz gain, hondartzako aparkalekuan ere martxan jarriko da TAO zerbitzua, nahiz eta ez den bere osotasunean erabilgarri egongo.
Hilaren 8an, astelehenarekin, abiatuko du Hondarribiko Udalak TAO zerbizua. Benta, Portua, Foru kalea eta Ramon Iribarren ibilbideak ordainpekoak izango dira data horretatik aurrera, baita hondartzako aparkalekua ere, nahiz eta ez den bere osotasunean erabilgarri egongo. Txartelak BAZ bulegoan edo Udaltzaingoan jaso daitezke dagoeneko.
Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak adierazi duenez, arintzearen faseak aurrera egin ahala “herritarren mugikortasuna erraztu, eta jarduera ekonomikoak berriz martxan jarri direla ikusita, beharrezkoa da berriro TAO zerbitzua abian jartzea eta aparkalekuen rotazioa indartzea”.
Txartelen bila joaterakoan musukoak eta segurtasun distantziak gordetzea derrigorrezkoa dela gogorarazi du Serranok.