Elkartasunaren Zuhaitza landatuko dute larunbatean Artiako Lagunek
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko «ekintza sinboliko» bat egitea erabaki dute. Arenas Carrillo autobus geltokiaren atzean jarri dute hitzordua.
Artiako Lagunak auzo taldeak modu oso berezian ospatuko du datorren hilaren 6ko (larunbata da) Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. 18:00etan, Elkartasunaren Zuhaitza landatuko dute auzotarrek elkarlanean, Arenas Carrillo autobus geltokiaren atzean, udalak mozteko asmoa duen zuhaitz ilararen aurrean hain zuzen ere. «Ekintza sinbolikoa» izango dela nabarmendu dute Artiako Lagunek, eta horretarako, Irun, Hendaia eta Hondarribiko lurra erabiliko dute.
18:45an aldiz, Denboraren Kutxa lurperatuko dutela zehaztu dute. Bertan, Artiako ezkiak babesteko ekindako kanpainan jasotako dokumentu eta objektuak bilduko dituzte bertan, «etorkizunaren testigantza uzteko». Kutxaren irekiera ordea, 2040. urteko ekinaren 5erako aurreikusi dute. Era berean, partaideek argazki bat aterako dute ezkiak besarkatuz, azken hilabeteotan auzotarrek egindako borroka babesteko.
Irungo ezkiak babesteko kanpainak dagoeneko 2.600 sinadura baino gehiago jaso dituela zehaztu dute Artiako Lagunek. Esteka honetan babestu daiteke kanpaina.