Liburutegiak, euskaltegiak eta BAZ bulegoak ateak zabaldu dituzte berriro
BAZ bulegoan ezinbestekoa izango da aldez aurreko hitzordua hartzea; liburutegia liburuen maileguetarako irekiko da bereziki; eta euskaltegian klase presentzialei helduko diete berriz ere.
Biztanlearen Arreta Zerbitzuak (BAZ), Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak eta Hondarribiko Udal Euskaltegiak aurrez aurreko zerbitzuari heldu diote gaur bi hilabete eta erdiren ondoren. COVID-19 birusarengatik deklaratutako larrialdi egoerarekin batera eten zuten aipatutako udal zerbitzuek euren jarduna, iragan martxoaren 16an.
Ohiko ordutegian zabaldu ditu ateak BAZ bulegoak, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, eta larunbatetane 10:00etatik 13:00etara. Aldez aurretik hitzordua finkatu beharko dute hala ere interesdunek, 943111213 telefono zenbakira deituta edota ondoko posta elektronikora idatzita.
Udal euskaltegiak bere aldetik, eskola presentzialei helduko die berriro, eta udal liburutegiak mailegu zerbitzua eskaintzeko helburuarekin bereziki ekin dio berriz ere jardunari. Segurtasun neurri guztiak betetzea ezinbestekoa dela gogorarazi du udalak.