Hondartzan hainbat lanpostu betetzeko prozesua hasi du Gurutze Gorriak
Uda sasoian lan egiteko sorosleak, erizainak eta zerbitzu arduraduna behar ditu erakundeak; prozesuan parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago jada.
Hondarribiko hondartzan hainbat lanpostu betetzeko prozesua ireki du Gurutze Gorriak. Sorosleak, erizainak eta zerbitzu arduradun lanpostuak dira plazaratutakoak eta udako sasoira mugatuta egongo dira. Informazio guztia Gurutze Gorriaren (soilik gazteleraz) webgunean.