Lur jausi baten ondorioz bi langile zauritu dira
Atzo gertatu zen lur jausia, Irungo hegoaldeko ingurabidea eraikitzeko lanetan. Langile bat ospitalizatu behar izan zuten, baina bere osasun egoera ez da larria.

Irungo Udaleko Obra sailak jakinarazi duenez, atzo lur jausi txiki bat izan zen hegoaldeko ingurabideko lehen obretan. Lur jausiaren ondorioz, bi langile kaltetuak izan dira; bietako bat, gainera, ospitalera eraman zuten. Udalaren arabera, «bere osasun egoera ez da larria». Udalak animoak bidali dizkie bi langileei, «bi langileak goiz indarberritzea espero dugu».