Hondarribiko eskulturen bisita birtuala prestatu du Arma Plaza fundazioak
Ikerketa lan sakona egin du Juan Antonio Saez kolaboratzaileak, eta 43 eskulturen xehetasun guztiak bildu ditu.
Hondarribiko eskulturen bisita birtuala prestatu du Arma Plaza fundazioak. Juan Antonio Saez fundazioko kolaboratzaileak egindako ikerketa lan sakon baten ondorio da bisita, eta 43 eskulturen xehetasun guztiak biltzen ditu, hala nola: zenbat denbora daramaten kokalekuan, zer transmititu nahi duten…
Txomin Sagarzazu alkateak eta fundazioko presidenteak eman du jarduera birtual honen berri, eta Saezek egindako ikerketa goraipatu du: “Eskerrak eman nahi dizkiot egindako lan bikain honengatik, ziur naiz oso baliagarria izango dela askorentzat”.