Langileek salaketa eguna izan dute gaurkoa
Langileek salaketa eguna izan dute gaurkoa. Gehiengo sindikalak deitutako aldarrikapen argazkiekin bat egin dute hainbat enpresa eta lantokitan.
Gaur, apirilak 28, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Ospatu baino, Euskal herriko sindikatuek protestarako erabili dute eguna. Hala, gehiengo sindikalak deituta (ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru), lantokietan argazkiak atera dituzte lan osasuna berma dadila eskatzeko, eta aldi berean bizitza defenda dadila aldarrikatzeko.
Koronabirusaren larrialdi egoeraren testuinguruan izan da, gainera, aurtengo Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna.
Oarso Bidasoko LAB eta ELA sindikatuak euren Twitter kontuetan egunean zehar jaso dituzten argazkiak zabaltzen ari dira. Horiek beheko loturetatik ikus daitezke.
LABen Twitter jarioa:
ELAren Twitter jarioa: