Koronabirusaren azken datuak: positiborik ez Bidasoan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 27) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 26tik 27ra ez da kasu berririk izan ez Irunen ezta Hondarribian ere. Zorionak.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 26ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 206 (=)
- Hondarribia: 36 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zazpi eri daude COVID-19 birusarekin, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.