Asteazkenetik eska daitezke Irun Aurrera egitasmoko diru laguntzak
Asteazkenetik eska daitezke Irun Aurrera egitasmoko diru laguntzak. Autonomoentzako eta enpresa txikientzako laguntzak daude horren barruan.
Asteazkeneko (hilak 29) 09:00etan zabalduko dute Irun Aurrera programaren barruko diru laguntza eskaerak egiteko epea. Udalak adierazi du, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak aztertuko dituztela, eta beraz, ez dela beharrezkoa horiek urgentziaz tramitatzea, irailaren 30era arteko epea dagoelako eskaerak egiteko. Hau da, eskaera multzo handiak ekidin nahi ditu udalak, horrek eskabideen azterketa eta esleitzea atzeratuko lukeelako.
Irun Aurreraren barruan, besteak beste, autonomoentzako eta enpresentzako (10 langiletik beherakoak) laguntzak daude aurreikusita; laguntza horiek behin jaso daitezke bakarrik, eta zuzenak dira. Horrela, hainbat baldintza tarteko, laguntza horiek 1.100 eta 1.400 euro artekoak izan daitezkeela zehaztu du udalak.
Irun Aurrerak tarte berezia du udalaren webgunean. Han dago egitasmoaren xehetasun sorta. Egueko 100 kontsulta jasotzen ari da.