Etxean entretenitzeko ideiak
Zer egiten ari zara egun hauetan? Partekatu zure bizipenak gurekin.
Etxean hainbeste denbora igaro behar dugunez, denbora nola pasatzen ari zareten jakin nahi du OARSO BIDASOKO HITZAK. Horrela, denon artean ideiak har ditzakegu!
Besteak beste, irakurtzen ari zareten liburu hori aholkatu dezakezue, dantza bat erakutsi, gitarra jotzen zenbat hobetu duzuen ikusarazi, postre goxo bat egiten irakatsi, zaintza lanak nolakoak izaten ari diren eta deskantsatzeko modurik onenak zeintzuk diren kontatu.
Partekatu zure bizipenak argazki edota bideo formatuan, @oarsobidasokohitza Instagramen izendatuz, oarsobidasoa@hitza.eus helbide eletronikora idatziz edo Whatsapp zenbakira bidaliz: +34 688 77 07 52.
Gehienez minutu bateko iraupena izan dezakete bideoek.