Koronabirus kasu berri bana Irunen eta Hondarribian
Aurreko astearekin alderatuta, nabarmen moteldu da koronabirus kasu berrien igoera Irunen. Guztira, 200 dira gaixotutakoak. Hondarribian egoera lasaiago mantentzen da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 24) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 23tik 24ra Irunen eta Hondarribian, COVID-19 kasu bana zenbatu dira.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 23ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 200 (+1)
- Hondarribia: 30 (+1)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zazpi dira COVID-19agatik ingresatuta daudenak, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.

