San Marko egunaren historia errepasatu du Arma Plaza fundazioak
XVI. mendetik aurrera soroak bedeinkatzeko eta uztak babesteko prozesioak egiten ziren San Marko egunean Hondarribian; baita opilak egin ere.
Arma Plaza fundazioak San Marko egunaren historiaren nondik norakoen berri eman du gaur, ospakizunaren bezperan. XVI. mendetik Hondarribian, apirilaren 25ean, soroak bedeinkatzeko eta uztak babesteko hiru prozesio egiten zituzten. Horrez gain, ohitura gastronomiko gisa, San Marko opilak ere egiten zituzten. Bertan irakur daiteke Arma Plaza fundazioaren argitalpena.