Noraino joan daiteke haurrarekin? Gaindegiaren mapan erantzuna
Noraino joan daiteke haurrarekin? Gaindegiaren mapan erantzuna. Mapa interaktiboa egin du jakiteko noraino iristen den kilometroko eremua.
Igandetik aurrera 14 urtera arteko haurrek, helduekin, kalera ordubeteko irtenaldia egiteko aukera dute. Horien baldintzetako bat da bizitokitik gehien jota kilometro batera joan ahalko direla.
Gaindegiak, Euskal Herriko Gizarte eta Ekonomia Garapenerako Behatokiak mapa interaktiboa egin du: bertan, zure etxebizitzaren kokalekua zein den zapalduz, inguruan kilometroko perimetroa ezartzen du, jakiteko zeintzuk izango diren norberaren irtenaldiaren mugak.