Asteazkenetik aurrera Irun Aurrera planean jasotako laguntzak eskatu daitezke
Ekonomia eta gizartea sustatzeko planean 5,7 milioi euroko aurrekontua onartu dute aste honetan. Horietatik 3,8 milioi euro programa berriak martxan jartzeko dira, gainerakoa berriz, aurretik zehaztutako tresnen osagarriak dira.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, aste honetan aurkeztu berri duten Irun Aurrera planean bildu dituzten diru laguntzak eskatzeko epea datorren asteazkenean (hilak 29) zabalduko dute. 9:00etatik aurrera eskaerak egin daitezke. Epe muga aldiz, irailaren 30ean zehaztu dute.
Planaren lehen neurri sortarako 5,7 milioi euroko aurrekontua onartu dute; horietatik 3,8 milioi euro programa berriak martxan jartzeko dira, eta gainerakoa aurretik zehaztutako tresnen osagarriak dira, indartu eta handitu egingo dituztenak.
Esteka honetan, Irun Aurrera planaren inguruko informazio eta xehetasun guztiak.