1.000 babes bisera banatu dituzte Irungo denda eta enpresetan
Eskaria handia denez, datorren astean beste 1.000 banatuko dituela jakinarazi du Irungo Udalak.
Osasun larrialdiari aurre egiteko, Irungo denda eta enpresek jada 1.000 babeserako bisera jaso dituzte. Udalak jakinarazi duenez, Maker CovidGipuzkoa mugimendutik jasotako maskara bereziak banatzen aritu dira azken egunotan. 3-D inpresoretan egindako biserak dira horiek.
600 inguru egun zabalik dauden dendetan banatu dituzte, beste 400ak aldiz, enpresetan. Eskaria handia denez, udalak jada beste 1.000 maskara jaso ditu, eta datorren astean banatzen hasiko direla azaldu dute bertako iturriek. Oraindik jaso ez dutenek, helbide honetara idatziz eskatzeko aukera dute.