Mintzalaguneko kideek ez dute atsedenik hartu konfinamendu garaian
Etxeratze aginduak ez duela oztopatzen euskaraz jardun ahal izatea gogorarazi dute eta bideokonferentziaz egiten dituztela saioak nabarmendu.
Konfinamendua ez da euskaraz jarduteko oztopo bat. Hala gogorarazi du Maria Serrano Euskara zinegotziak eta Mintzalaguneko kideek ez dutela atsedenik hartu nabarmendu du. Areago, solasaldiak bideokonferentzia bitartez egiten dituztela argitu du. «Desberdina da, baina baditu ere bere alde onak sistema berri honek», erantsi du Serranok.
Aritz Enparan da Hondarribiko Mintzalaguneko koordinatzailea eta hark gidatzen ditu saioak. Mintzalagunaren inguruko informazioa nahi izanez gero, posta elektroniko bidez edo Udal Euskara Zerbitzura deituta harremanetan jar daitezke interesdunak.