Geltoki kaleko zuhaitzak ordezkatzen hasi da udala
Egungo hamahiru astigarrak haritzengatik aldatuko dituzte.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Geltoki kaleko zuhaitzak ordezkatuko dituzte. Gaur bertan ekin diete lanei, eta orotara, hamahiru astigar ordezkatuko dituzte.
Udaleko iturrien arabera, gaixotasun batek jo ditu zuhaitzak, eta ezinezkoa da bide publikoan tratamendu egokia ematea. Horregatik zuhaitzak zaindu eta beste eremu batean landatzeko apustua egingo du udalak.
Astigarren ordez, haritzak landatuko dituzte.